Blog

Ikusgarritasunaren arriskuak

FABIO GONZALEZ – @fabiogz// Lesbiana, gay, bisex edota trans pertsonak gero eta presenteago daude gaur egungo gizartean. Nolanahi ere, nabaritasun honek ez ditu beti gauza ederrak erakartzen, homofobia (lesbofobia barne) eta transfobia desagertzetik urrun baitaude.

visibilidad01

Lesbiana, gay, bisex edota trans pertsonak gero eta presenteago daude gaur egungo gizartean. Nolanahi ere, nabaritasun honek ez ditu beti gauza ederrak erakartzen, homofobia (lesbofobia barne) eta transfobia desagertzetik urrun baitaude.

Duela aspaldiko aldarrikapena da. LGBT pertsonak edonon, edonoiz ikusi nahi ditugu. Presente ez dagoena ez da omen existitzen. Eskubide zibilen aldeko mugimendu baten ondorioz, egun (esklusiboki) heterosexualak ez diren pertsonak jazarpena jasatzetik legalki berdinak izatera pasa dira. Hori ez da gauza makala. Transexualen egoera oraindik ez da hain positiboa, baina eskubideak eta aitorpena irabazten ari dira.

Sozialki guzti honek LGBT pertsonen ikusgarritasuna eragin du. Dirudienez, jatorrizko helburu hori betetzeko bidean dago, eta honi esker gay edo lesbiana izateak ez du nahitaez klandestinitatera zigortzen. Gainera, LGBT diren aktore, politikari edota enpresari ospetsuak egon badaude eta, gutxi bada ere, legea gu jazartzeko baino, gu babesteko dago.

Neurri handi batean duintasuna irabazi du kolektiboak eta hori, nola ez, eskertzekoa eta txalotzekoa da. Tamalez homofobia sozialak oraindik darrai eta gero eta identifikagarriak garen momentu honetan, ondorio latzak uzteko gaitasuna du.

HOMOFOBIA ESPLIZITUA ETA INPLIZITUA

Alde batetik, ikusgarritasunaren ondorio maltzurrenetako bat LGBT pertsonen aurkako biolentzia fisikoa izan daiteke. Azken bolada honetan, Europan eta mundu osoan, alarma gorria piztu da halako kasuengatik: kaleko jipoiak, bullying-a, suizidioak… desagertu baino, areagotu dira. Soziologoen azalpena kolektiboak irabazi duen pisu sozialari lotuta dago, hau da, gero eta nabariagoak, gero eta zaurgarriagoak. Homofobia (eta transfobia) mota honi homofobia esplizitua deitzen zaio, zuzena eta basatia baita. Gogorra izan arren, mendebaldeko herrialdeetan fobia biolento honi aurre egiteko tresnak eratu dira eta gizartean kontzientziazioa handitu da.

Intentsitate baxuagoa baina aurrekoa bezain arriskutsua da homofobia inplizitua. Zer esan nahi du honek? Forma honetan publikoki aitortzen ez diren diskriminazioak, desabantailak edota oztopoak aurkitzen dira. Adibidez, lan-eremuan profesionalki kristalezko sabaia sufritzea armairuan ez dagoen pertsona gay, les, bi edo trans izateagatik; familia barruan penalizatuta egotea seme-alabak ez edukitzeagatik, eta honen ondorioz, errenta familiarrari dagokionez heterosexualak diren beste seme-alabek baino gutxiago jasotzea eta, oro har, errekonozitu ezin den beste edozein jarrera negatiboa.

ARMAIRURA ITZULERA SELEKTIBOAK GAINDITZEN

Azaldu denaren arabera, LGBT egoeraren aurrerapenak arrisku berriak ekarri ditu. Arrisku hauek saihesteko askok eta askok zaharra den estrategia erabiltzea erabaki dute: segun eta zein kaletan hetero moduan ibili, lantokian orientazio sexuala isildu, familiaren aurrean zaren modua ezkutatu, eta abar.
Armairura itzulera selektibo horiek ezin dira behin-betiko konponbidea izan. Transexualen kasuan, gainera, defentsarako mekanismo hori ez da beti posible izaten, Alan 17 urteko bartzelonarraren suizidioak erakutsi duen moduan.

Epe laburrean homofobia eta transfobia sozialari aurre egingo dioten neurriak ezinbestekoak dira. Zentzu honetan, Europa eta estatu mailan fenomeno hau kontuan hartzen duten legeak eta prozedurak ezarri dira, jarrera diskriminatzaileak zigortuz. Hezkuntza mailan, bere aldetik, berdintasunean hezitzea eta bullying homo/transfoboa desagerraraztea lehentasunen artean kokatu behar da. Azkenik, maila sozialean denon papera oso garrantzitsua izan daiteke, ezagutzen ditugun bidegabekeriak publikoki mahaigaineratuz, errealitate honen aurka kontzientziatuz eta gure eskubideak praktikan bete daitezen eskatuz.

Lortutakoarekin ez etsi. Ikusgarritasunak ez ditzala armairuak bueltan ekarri.

visibilidad02

VISIBLES PERO VULNERABLES

Si echas la mirada diez, veinte años atrás, reconocerás que el avance de los derechos de lesbianas, gays, bisexuales y transexuales en nuestro entorno ha sido impresionante. Del mismo modo, la presencia y legitimidad social del colectivo también está en una posición que pocos se atrevían a vaticinar tiempo atrás. Sin duda, se trata de uno de los grandes logros sociales del siglo XXI, y junto con el empoderamiento de las mujeres, una auténtica revolución en la manera de entender la sociedad y las relaciones humanas.

Sin embargo, la visibilidad que todos estos cambios han otorgado a las personas LGBT les ha situado, paradójicamente, en una situación de vulnerabilidad, ya que la homofobia y la transfobia social no han desaparecido por completo. Así, no es difícil encontrarse con noticias de acoso escolar a menores LGBT, conocer a alguien que por “prudencia” prefiere no decir nada en el trabajo o callarse uno/a mismo/a ante la amama, no vaya a ser que el hermano casado y con dos hijos se lleve toda la herencia. No transitar el camino de la heterosexualidad ya no es una sentencia de muerte pero, en ciertas ocasiones, penaliza.

Ante ello muchas personas han optado por regresos selectivos al armario, con el objetivo de minimizar las repercusiones negativas. Esto no siempre es posible, y sobre todo, no es una solución a largo plazo. Para hacer frente a las nuevas formas de homofobia explícita e implícita que han surgido fruto de la visibilidad, son necesarias medidas de protección e igualdad efectiva del colectivo LGBT, apostar por una educación en valores y concienciar a la sociedad de que, una vez fuera de las sombras, todas las personas tienen derecho a vivir libres… y sin armarios, por selectivos que sean.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *