Blog

Gure aldizkaria, komunitatearen Bozgorailuak (eus / cast)

Gay-LGBT aldizkari bat eskuen artean duzunean, argitalpen arrunt bat baino askoz gehiago daukazu. Historikoki, gay-les publikoari zuzendutako agerkariak funtsezkoak izan dira LGBT komunitatea eraikitzeko eta eskubide zibilak lortzeko. Azken garai hauetan edizio fisikoarekin batera bertsio digitalak ere garatu dira, baina biak helburu berdinarekin: komunitateari nortasunerako, ideietarako eta kulturarako berezko gune libre bat emateko nahia.

chica leyendo

Les Mouches Fantastiques ustezko lehenengo LGBT aldizkaria 1918an Montréalen argitaratu zenetik asko eboluzionatu dute mota honetako argitalpenek. Hasiera batean formatu fisikoan baino ez ziren aurkitzen, eta horren truke ordaintzea ezinbestekoa zen. Gaur egun ere, argitalpen batzuk ezaugarri horiek dituzte, baino gehienak on-line formatuan irakurgai daude edota doako publikazioak izaten dira.

Dena dela, sozialki zer esan nahi du pertsona les, gay, bi edota transentzako aldizkariak egoteak? Argitalpenen arloan gustuen eta ideien arabera sortu egiten dira proposamen ezberdinak, baina LGBT komunitatearentzat hori baino askoz gehiago izaten da: egiatan, komunitatearen beraren esistentziaren bermeak bilakatu dira.

ALDIZKARIAREN GARRANTZIA
Horrela, gay-les munduan gertatzen den guzti-guztia jasotzeko eta zabaltzeko asmoz sortu dira eta gaur egun egiten dira LGBT aldizkariak nahiz giroko beste edozein komunikabideak. Kultura, kirola, iritzia, politika, gai sozialak, moda, elikadura, turismoa, sexua, psikologia… bizitzaren alde guztiak ukitzen ahalegindu egiten dira argitalpen hauek. Zentzu soziologiko batean, LGBT komunitatea naziotzat jotzen dute, eta nahiz eta gustu eta iritzi ezberdinak egon, kolektiboaren nortasuna indartzeko eta finkatzeko ezinbesteko tresnak izan dira leku guztietan. Horregatik, hain zuzen, aldizkari horiek ia mundu osoan garatu dira, gutxieneko askatasuna dagoen herrietan bereziki.

Hitzaren erabilerak eta inprimatutako euskarria izateak, gainera, LGBT gaiei eta komunitateari izen ona ematen lagundu die. Gainazaleko estereotipoak gainditzeko eta les-gay-trans egoerei eta aldarrikapenei era serio batean  ekiteko nahitaezkoak izan dira argitalpen horiek, adibidez 80. eta 90. hamarkadetan GIB-HIESaren fenomenoarekin gertatu zen bezala, edo 2000 urteetan ‘boto arrosari’ lehen aldiz benetako garrantzia eman zitzaionean.

MUNDU OSOAN
Bilbon eta Euskadin BLUE aldizkaria irakurtzeko aukera dugu, baina tamalez hurbiltasun hori ez da beste leku askotan errepikatzen. Europari erreparatuz Erresuma Batuan argitalpen indartsuenak kokatzen dira: Attitude aldizkaria, adibidez, oso ospetsua egin dena azken urteetan bere esklusibengatik, pertsona LGBT eta ez LGBT-ekin egindakoak (besteak beste, Elton John, Tony Blair, Heath Ledger, Daniel Radcliffe, Kylie Minogue edota Madonnna). Gay Times, bere aldetik, 1984an sortu zen eta gaur egun ere hedapen zabala dauka (68.000 ale hilero). Biek bertsio fisikoa zein digitala dituzte. PinkNews.co.uk atari digitala ez da inprimatzen baina oso zabalduta dago interneten. Frantzian, aldiz, Têtu aldizkari mitikoak 2015ean argitaratzeari utzi zion, Espainan Zero-rekin gertatu zen bezala, baina edizio digitalak aurrera darrai. Alemanian Männer aldizkaria da nagusia.

Estatu Batuetan Out magazine da inportanteena. 1992an sortua, gaur egun hilero 200.000 ale banatzen ditu. Urtero Out 100 klasifikazioa egiten du, LGBT pertsonaia garrantzitsuenak zerrendatuz. The Advocate aldizkaria 1967tik aurrera argitaratzen da bi hilean behin (hau da, Stonewall baino lehenagotik!) eta Amerikako LGBT aldizkaririk ospetsuena eta zaharrena da. Aldizkari horren irakurketa soziala eta politikoa eta bere erreportajeak prestigio handia lortu dituzte, eta askotan sariak jaso dituzte. Estatu Batuetatik, ere, datoz Logo LGBT publikoari zuzendutako lehenengo telebista katea, Ru Paul’s Drag Race emititzen duena, eta AfterEllen.com, emakume lesbianen ikuspuntua eta analisia garatzen duen webgunea.

Kanada, Australia, Brasil, Mexiko edota Japonia bezalako herrietan ere badira LGBT argitalpenak eta komunikabideak. Azken urteotan, gainera, fanzine alternatiboen berpizkundea gertatzen ari da munduko hiri askotan. Aldi berean, gero eta berariazko webgune eta  sare sozialak sortzen dira. XXI. mendean ere gure komunitatearen nahiak, espresioak eta kezkak berezko bozgorailuak behar dituztenaren erakusle argia.

chica leyendo

Publicaciones LGBT, un altavoz para la comunidad
¿Qué significa tener una revista como BLUE entre las manos? Una publicación LGBT es mucho más que una simple revista. En un sentido social se trata de la expresión de la existencia misma de toda una comunidad, la LGBT, y de un canal indispensable para la difusión de ideas, cultura, políticas, estilos de vida y propuestas de todo tipo.

Desde que a principios del siglo XX se crearan los primeros medios impresos que daban voz a las inquietudes‎ ‎de gays y lesbianas la evolución ha sido constante: a día de hoy revistas de pago y gratuitas coexisten con portales on-line, radios e incluso cadenas de televisión. La rápida expansión por todo el planeta de estas herramientas de comunicación dirigidas a la comunidad LGBT se explica por la necesidad de disponer de un espacio propio que sirviera de altavoz para las reivindicaciones así como de defensa frente a los estereotipos y los ataques. El papel de los medios LGBT en los peores años del VIH-SIDA o en la toma de consciencia política y electoral (el llamado ‘voto rosa’) en los últimos años ha sido determinante.

Algunos de los nombres más célebres de la prensa gay-les siguen viendo la luz en nuestros días, por ejemplo The Advocate y OUT en EE.UU. o Attitude y Gay Times en el Reino Unido. Otras portadas icónicas como Zero en España ya no se publican mientras que la célebre Têtu francesa es hoy un espacio exclusivamente digital. Por su lado, el conocido portal lésbico AfterEllen.com sigue en pie tras más de una década.

En la actualidad las formas de comunicar siguen cambiando y la propia identidad del colectivo LGBT se transforma con el paso del tiempo, sin embargo, aún hoy queda de manifiesto la necesidad de contar con medios propios, como demuestra el nuevo surgimiento de fanzines alternativos en un gran número de ciudades. Lectores/as, periodistas y editores/as tienen ante sí el compromiso y la responsabilidad de seguir dando vida a esta forma de comunicación que representa de manera inequívoca la voluntad y el derecho a ser de toda una comunidad humana.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.