Blog

Adinekoa eta Gay

Gure artean, hirutik bat 55 urte gorakoa da. 2029an, aldiz, euskal biztanleriaren herenak 65 urte baino gehiago izango ditu. Hori dio aurtengo irailean Eusko Jaurlaritzak egindako ikerketa batek. Txosten horretan agertu ez arren, gay, lesbiana, trans eta bisexualei begira datuak antzekoak izango dira, baina adineko pertsonak ba al daude behar bezala presente LGBT komunitatean?

seniors

Seguraski azken urteotan giroko edozein lokalera sartu den inor konturatu da batez besteko adina igo dela. Denok bete ditugu dagozkigun urteak eta gutariko asko jada ez gara duela urte batzuetako neska-mutil koskorrak. Horrek bereziki gay mutilen artean deserosoa den errealitate bati buruz hitz egitera derrigotzen gaitu: gu ere pertsona nagusiak izango gara (oraindik ez bagara).

Printzipioz honek ez luke prozesu traumatiko bat izan behar, ibilbide biologiko eta naturala den neurrian. Baina egia da gay kultura, hasieratik, jarrera gazteari lotuta egon dela eta gizarteak gure izaera “berria” balitz ulertu duela. Honen ondorioz gure sinbologia pertsona gaztez bete da, eta gazteak ez direnak nolabaiteko ikusezintasunean geratu dira. Fenomeno honi ‘ageism’ edo adinaren araberako diskriminazioa deitzen zaio.

Orain arte ikuspegi hau posible izan da gizartea bera nahiko gaztea izan delako eta LGBT eskubideak belaunaldi honetan lortu direlako. Hala ere hemendik aurrera ikuspegi hori ezin izango da mantendu, datuek gezurrik esaten ez baitute: Euskadin gay seniorrak gero eta gehiago dira. Dinamika demografikoa aldatu daiteke, bai, baina horretarako aldaketa sakona eta luzea gertatu beharko da. Gure gizartea Europako zaharkituenetariko bat da eta adierazle guztien arabera jaiotza-tasa oso baxua dugu. Hori ezin da egun batetik bestera aldatu.

GAY IZATEA GIZARTE ZAHARKITUAN

Beraz, errealitate post-gazte horren parte izango gara. Etorriko denaren aurrean ziurgabetasunean ez erortzeko, ez litzateke batere gaizki orain planteatzea nolakoa izango den gure bizitza 60, 65 urte edo gehiago betetzen ditugunean, adibidez, zer-nolako harremanak izango ditugu? Presio sozialaren ondorioz armairura bueltatu beharko dugu? Behar izatekotan, nork zainduko gaitu seme-alabarik edo bikoterik ez badugu?

Esan bezala, gutariko asko jada adin horretara iritsi dira eta honek beharrezkoa den belaunaldi ezberdinen arteko elkarrizketa bultzatu dezake. Egungo gay senior horiek oso ondo dakite nolakoa den errealitatea eta zer hobetu behar den, eta guzti hori transmititu ahal diete eurek baino beranduago jaio direnei. Elkarrizketa horrekin hasi ahal izateko gure artean urteak betetzeak ezin du tabu bat izaten jarraitu, eta aldi berean, gizarteari eta erakunde publikoei gu ere adineko pertsonak izan gaitezkeela azaldu behar zaie.

Maila sozialean, argi dago oraindik gizartea ez dagoela guztiz prest heterosexualak ez diren pertsona nagusiei berezko ibilbide bat emateko. Bereziki larria izan daiteke nagusien egoera ekonomikoa, jakinda askotan koltxoi familiarra ez dela pertsona heterosexualena bezain indartsua. Hala, ongizatea bermatzerakoan administrazioaren papera nahitaezkoa izango da eta, norabide berean, adineko pertsonen arteko aniztasuna ikustarazteko sentsibilizazio kanpainak garatu beharko dira elkarteen eta erakundeen partetik, familia eredu ezberdinekin dagoeneko gertatu den bezala.

ADINAK EZ DU ZERTAN GURE NORTASUNA ALDATU BEHAR

Dimentsio pertsonalean, bere aldetik, adintzea desdramatizatzea komeni da. Zahartzaroari dagokionez orain arte eredu tradizionala izan da ezagutu dugun bakarra, baina guk bizimoldeak aldatzen eta eraldatzen jakin badakigu. Elementu askotan ez dugu ezer aldatu behar, bereziki norbanako askatasunari loturikoak (kulturarenganako gustua, ondo pasatzearen garrantzia, orientazio emozionala eta sexuala, etab.), eta beste hainbat kontutan moldatzen ikasi beharko dugu, batez ere beti gazteak izango zirela uste izan dutenek.

Edonola ere, garen modukoak izaten jarraituko dugu. Denboraren poderioz eskarmentu handiko pertsonak bilakatuko gara, baliagarriak eta gauza berriak egiteko prest egongo direnak. Kasu gehienetan ohiko aitita-amamak ez gara izango, baina ezberdintasun horretan dago XXI. mendeko gizarte baten aberastasuna.

Bizitza etapa ezberdinak dituen prozesu bat da. Fase guztietan disfrutatzeko eta aske izateko eskubidea dugu, gure izaera sexuala edozein izanda ere. Topiko bat izan daiteke, baina gozatzeaz ez dugu inoiz ahaztu behar, eta ilea urdintzen bazaigu, are gutxiago.


 

“PARECE QUE NO EXISTIMOS”

Los datos no mienten: la sociedad vasca es una de las más mayores de Europa. En el colectivo LGBT, y especialmente entre los hombres gays, la visión en torno a la etapa senior de nuestras vidas ha tendido a permanecer oculta por una suerte de tabú, el cual nos impide hablar abiertamente de algo tan natural como cumplir años y décadas.

Pensar en cómo serán nuestras vidas cuando cumplamos 60 años o más no está de sobra, y para ello tenemos el ejemplo de personas gays que ya están en esa etapa. Parece aconsejable que, de un lado, miembros de una y otra generación comiencen a dialogar sobre sus realidades, con el objetivo de estar preparados en lo personal. Del mismo modo, es importante realizar un trabajo de sensibilización para que tanto la sociedad como las instituciones comprendan que, al igual que ha ocurrido con los distintos modelos de familia, no todos y todas cumpliremos con el papel de los aitites y amamas de siempre. Y en esa diversidad se sitúa la riqueza de una sociedad del siglo XXI.

Con ganas de hablar sobre esto se encuentra Juan, veterano propietario del bar Mykonos de Bilbao situado en la calle General Castillo, que nos advierte de que lejos de considerarse un “viejo” es simplemente una persona “nacida antes”. Precisamente, el 6 de noviembre por la noche el Mykonos celebra 16 años como referente para gays nacidos antes y después, con una actuación estelar de ‘La Reno’.

• B: A menudo se escucha que el ambiente ha cambiado bastante en los últimos años ¿Habéis notado que la media de edad ha subido?

• J: Antes era más cálido, ahora funciona más a través de las nuevas tecnologías. Con la crisis ha bajado el número de clientes, pero en general el ambiente de nuestra edad sigue igual. Sí hemos notado más desprecio por parte de la juventud hacia nosotros, nos llaman viejos y nos duele. A veces parece que no existimos.

• B: ¿Cómo es la vida de un gay senior en Bilbao?

• J: Sin ningún problema, yo trabajo los fines de semana, pero el domingo tocan rabas. La vida sigue. Antes no era así, recuerdo cuando nos detenían, que incluso pedíamos ventanilla en la furgoneta de la policía nacional, que si no nos mareábamos [risas]. Pienso que los jóvenes tienen el mundo abierto gracias a lo que tuvimos que luchar.

• B: ¿Qué consejo darías a los gays que no se plantean cómo serán sus vidas a partir de los 60?

• J: Que no corran, que no se clasifiquen tanto. Ir a lo sencillo, día a día. Querer a alguien, a los amigos. Que actúen sin desprecio.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.