Blog

Osasunaz hitz egin dezagun

80ko hamarkadako HIESari lotutako estigmatizazioak ondorio asko izan zituen LGBT kolektiboan, tartean, birformulazio positibo bat: LGBT pertsonen eskubide zibilen aldeko mugimenduari bultzada. Dinamika arrakastatsu horrek lortu duena oso ezaguna da baina, tamalez, azken urteotan osasunaren arloan mutil gayen arteko sexu harremanetan erlaxazio nabaria eman da eta HIESa desagertzetik urrun dago; izan ere, oraindik ere gorakadak izaten ari da gure artean.

salud

Duela ez hainbeste, gay mutilei buruz hitz egitea HIESaren inguruan mintzatzea zen. Estigma garaiak izan ziren horiek, “gay minbizia”-renak. 80ko hamarkada bereziki gogorra izan zen. Zorionez, lan askoren ondorioz, LGBT kolektiboak eta bere aliatuek egoera horri buelta ematea lortu zuten. Honekin batera aurrerapen zientifikoek argi utzi zuten birusa zergatik eta nola transmititu egiten zen, eta pertsona heterosexualen arteko lehenengo kutsadurak ematen hasi zirenean, HIESaren fenomenoa soilik gay gizonei leporatzea aurreiritzia besterik ez zela frogatu zen.
90eko hamarkadan gazteak izan garenontzat, halabaina, GIB-HIESa eta LGBT kolektiboa uztartzea ez da bat-bateko zerbait izan. Izan ere, hasierako estigma hain basatia izan ostean, zuzentasun politikoaren arloan nolabaiteko tabua bihurtu zen gay mutilak GIB-HIESarekin automatikoki lotzea, aurreko bidegabekerietan berriro ez erortzeko asmoz. Gainera, urteak joan ahala medikuntzak eta ikerkuntza zentifikoak GIBrekin bizi zirenen bizi-kalitatea eta bizi-itxaropena bermatzea lortu zuten. GIB-HIESaren diagnostikoak heriotza-epaia izateari utzi zion: kronifikazioa iritsi zen.

HIESa, ORAINGO ARAZOA
Aipatutako aldaketak direla medio, 2000 urtetik hona gay gizonen begirada GIB-HIESari eta sexu-transmisioko gaixotasunei (STG) ez da aurreko hamarkadena izan.

Alde batetik, inoiz baino informazio gehiago dugu eskura jakiteko zer egin eta zer ez. Hau da, sexualki zerbait arriskutsua egiten badugu ez da informazio faltagatik. Bestetik, batzuentzat PrEPa (jarduera arriskutsu bat egin baino lehen hartzen dena) edo PEPa (jarduera arriskutsua egin ostean) bezalako terapien existentziak berak sexu harremanak askatasun gehiagorekin bizitzera animatzen ditu. Beste batzuentzat, adibidez, GIB-HIESarekin kutsatzeko arriskua euren gain hartzen dute; hots,  infektatzekotan, kronifikatu den heinean, ez dute  uste hainbesterako izango denik.

Dena dela, testuinguru aldakor honen baitan, 2015eko azaroan Osakidetzak publikoa egin zuen datu kezkagarri bat: azken hamarkadan gizonekin sexua duten gizonen artean GIB-HIESaren transmisioa %33a handitu dela. Horregatik osasun zerbitzu publikoen arduradunen esanetan “HIESa ez da iraganeko arazoa, oraingoa baizik”.  Egoera ikusita, hainbat nazioarteko erakundeek ezarritako HIESaren desagerpen teknikoak oraindik itxaron beharko du.
Honela, aurreko BLUE aldizkariko zenbakitan aipatu zen moduan, Chemsex bezalako fenomenoak bultzada argia ematen ari dira praktika ez-seguruei. Beraz, sexu segurua ez praktikatzekotan, norberak jakin behar du zer ondorioak etor daitezkeen. Arriskua/plazerra tasa kalkulatu, eta erabaki. Esan bezala, ez GIB-HIESa ezta beste edozein STGa ez dira beste garai bateko gauzak. Zientziak sendaketa aurkitu arte, kronifikazioan erortzeko posibilitatea hor izango da.

Azkenik, hemen dago guretzat, gure artean, hitz egiteko gonbitea. Tabuak ez daitezela berriro instalatu. Askatasunez hitz egin dezagun egiten dugunari buruz, egiten ez dugunaren inguruan eta egitea gustatuko litzaigukenari buruz ere bai. Zalantzaren aurrean, informazioa bilatu eta informazioa eskatu. Joatean, kontsultako osasun-profesionalekin mintzatu. Pertsona seronegatiboek eta seropositiboek parte har dezatela elkarrizketa honetan (gay gizonen artean, gutxienez hamarretatik bat GIB-eramailea da). Azken finean, hausnarketa egin dezagun gai honi lotutako edozein jarduerari ekin baino lehen. Zu zara zure osasunaren erantzulea.

VIH-SIDA: UNA NUEVA VISIÓN PARA UNA REALIDAD QUE CONTINÚA
La percepción social del VIH-SIDA y especialmente la percepción que los hombres gays tienen sobre este asunto ha evolucionado de manera incansable a través de los años y las décadas. Del estigma y el prejuicio del “cáncer gay” de los 80, a una época de rápida concienciación y cientificidad en los 90, hasta llegar a los post 2000s en los que la generación más informada es, paradójicamente o no, la más relajada desde que el virus hizo sus trágicas primeras apariciones.

La cronificación del hecho de ser portador de VIH, que en la amplísima mayoría de los casos nunca pasará a la fase SIDA, el efecto de la indetectabilidad una vez se sigue el tratamiento, la notable calidad de vida de las personas seropositivas, la esperanza de vida homologable a la del resto de la población, las terapias PrEP (pre-exposición) y PEP (post-exposición) y otros tantos factores nos han colocado ante una auténtica deconstrucción de lo que entendíamos por VIH-SIDA y lo que empieza a significar ahora. Además, si en un futuro no lejano se dan los avances médicos que parecen anunciarse, pronto tendremos que volver a reinterpretar nuestra visión sobre el Virus de la Inmunodeficiencia Humana y sus consecuencias.

Mientras tanto, la realidad del VIH y del abanico de ETS sigue ahí. Mejorada y paliada, sí, pero nunca está de más recordar que nuestras posibles prácticas de riesgo – y solo ellas- serán las que determinen si seremos o no los siguientes portadores del VIH (3 nuevos casos cada semana en Euskadi).
Se ha perdido el miedo pero eso no debería suponer una pérdida de consciencia. El creciente número de infecciones entre menores de 29 años nos muestra hasta qué punto es importante que como colectivo se mantenga una conversación fluida y permanente sobre este asunto que tanto nos afecta (la mitad de las nuevas infecciones se transmiten entre Hombres que tienen Sexo con Hombres HSH, y al menos 1 de cada 10 hombres gays es seropositivo).
En definitiva, impedir que los tabúes escondan realidades, compartir y contrastar información, invitar al diálogo a seronegativos y seropositivos, hablar con los profesionales sanitarios… una labor de todas y todos en la que la gran beneficiada será nuestra salud.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.