Bozkatzera! Abenduak 20ko hauteskunde erabakigarriak iritsi dira
FABIO GONZALEZ – @fabiogz// Mariano Rajoyren legealdia luzeegia egin bazaizu, lasai, ez da soilik zure aburua izan. Azkenekoa Espainiako estatuaren historiako legealdirik luzeena izan da: 4 urte eta hilabete batekoa, hain justu.
Gainera, beste urteetan ez bezala, azkenekoetan politikaz asko mintzatu da. 2011tik hona seguru asko zuk zeuk politikari buruz hitz egin duzula lagunekin edo senitartekoekin. Krisi famatuaren aurrean inork ez du jarrera epelik izan, eta pertsona asko egoera zailetan ibili dira.
Testuinguru zalapartatsu honi balioztatzea egiteko unea iritsi da. Hurrengo egunetan kartelak, iragarkiak, etxez-etxeko propaganda, Youtubeko spotak, Twitterreko hashtag politizatuak eta meme asko ikusi eta irakurri ahal izango dituzu, hauteskunde kanpainan gauden seinale.
Beharbada zure botoa nori emango diozun jada duzu erabakita, akaso ez. Edonola ere BLUE aldizkarian gure denbora hartu dugu LGBT kolektiboari begira hautagaitza bakoitzak zer proposatzen duen ondo hausnartzeko, eta modu txukun batean alderdi guztien erantzunak jaso ditugu, hurrengo tauletan egiaztatu dezakezun bezala.
LELOETATIK HARATAGO
Jakina, les-gay gaiek ez dute gure botoa %100ean definituko. Besteak beste, hor daude gai ekonomikoak, kontu sozialak, nazio-eztabaidak eta abar.
Alderdi politiko bakoitzak aurkeztutako leloari erreparatuz, “Euskadi lehenik jartzea eta euskal biztanleriaren interesak defendatzea” izango da EAJ-PNV-ren ardatz orokorra. EH Bildu-k “independentziaren aldeko mezu argia” Madrilera eramatea izango du helburu. Bere aldetik, PSE-EE-PSOE-k Espainiarako “batzen duen aldaketa” nahi du, Pedro Sanchez presidente eginez. PP-k Espainia “seriotasunez egiten jarraitzeko” apustua egiten du, Rajoyren eskutik. Azkenik IU-k, Orain Batera hautagaitzaren bitartez, “herri berri bat” bultzatuko du, Malagako Alberto Garzon aurkeztuz.
Azken aldi honetan sortu diren alderdi berriak ere egon badaude, eta eremu honetan Podemos-eko Pablo Iglesiasek “Espainia zurekin” egin nahi duela dio. Ciudadanos, aldiz, herritarren artean “ilusioa berpiztu” nahian dabil bere hautagaia den Albert Riverarekin.
Dena den, aurreko guztiak leloak baino ez dira. Seguruenik erabakia zure ideiengandik hurbilen dagoenaren arabera hartuko duzu. Bestalde, alderdi bakoitzak egiten duena (eta egiten ez duena) jakiteko azken urte hauek oso esanguratsuak izan dira. Hitzek baino, ekintzek definituko dute hauteskunde hauen emaitza. Azken ekintza hori zure botoa izango da: abenduaren 20an hurbildu zaitez hautetsontzietara eta nahiago duzun moduan ekin. Gobernu berri on!
GUÍA LGBT PARA LAS ELECCIONES DEL 20D
Ya están aquí. Tengas ganas o no de urnas, el 20 de diciembre está en tus manos la elección de las y los miembros del próximo Congreso de los Diputados y del Senado. Y en función de los posibles pactos y de la mayoría que se forme, habrá un gobierno (y un presidente) de un color u otro. Que hará políticas y aprobará leyes que probablemente afecten a tu día a día. Todo eso te toca decidir.
Por si no has tenido tiempo (o ganas) suficientes de informarte, BLUE se ha encargado de ponerse en contacto con las principales siete (¡siete!) fuerzas políticas que compiten por los solicitadísimos escaños que se eligen en Euskadi: un total de 18, de los cuales 8 están en Bizkaia. Les hemos preguntado por las medidas dirigidas al colectivo de gays, lesbianas, bisexuales y transexuales. Por supuesto, hay más temas en juego, pero estamos seguros de que todo lo demás no faltará en la dura campaña electoral que ya ha comenzado.
Por suerte todos los partidos han accedido a responder a nuestras preguntas, algo que les agradecemos, aunque bien es verdad que algunos han sido más escuetos que otros. En muchos casos el espacio se ha quedado corto para recoger todas las propuestas, lo que deja bastante claro la importancia del llamado ‘voto rosa’. Por ello, hemos incluido los enlaces donde se encuentran los programas electorales completos de cada una de las candidaturas.
Así las cosas, lee con atención porque a partir del 21 diciembre no habrá vuelta atrás… al menos durante los próximos 4 años. Avisados y avisadas estamos.