Blog

Sexuagatik ordaindu

FABIO GONZALEZ – @fabiogz//Gaueko munduan, ligatzeko aplikazioetan, bidaietan, kalean… sexuagatik ordaintzeko (eta dirua jasotzeko) aukera hor egon badago. Mutil gayentzat oraindik ere zaila izan daiteke gizonezkoen lan sexualaren inguruan hitz egitea, baina fenomeno hori gero eta zabalduagoa dago eta ezin da ezkutatu. Mutilen artean, zeintzuk dira sexuagatik ordaintzeko arrazoiak? Eta sexuagatik kobratzearenak? Hona hemen errealitate horrekiko hurbilketa txiki bat.

teclado

Egoera hau aspalditik gertatu egiten da: gizonek sexuaren truke beste gizonei dirua ematen dietela. Antzinatik hona zibilizazio guztietan agertu da, Grezian adibidez, eta historikoki askotan adierazle ukaezina izan da homosexualitatea betidanik existitu dela azpimarratu ahal izateko. Mila hitz dituen kontu bat da: Argentinan taxiboy, Kolonbian puto, Frantzian gigolo edo hustler, Inglaterran eta Estatu Batuetan rent-boy edo escort, Mexikon chichifo, hemendik han txapero… Halere, emakumezkoen prostituzioaren kasuarekin konparatuta, oso gutxi ikertu da fenomeno hau. Gainera, hainbat kalkuluen arabera, jarduera honek milloika euro mugitzen ditu nazioarte mailan urtero.

Beraz, esku artean duguna historian zehar emandako errealitatea da, herri guztietan adierazten dena, baina oraindik ere sekretupean gordetakoa eta ekonomikoki inpaktu handiko aktibitatea dena. Hori da gaur egun gizonezkoen prostituzioa inguratzen duen testuingurua.

Etikoki sortu daitekeen eztabaida nahiko mugatua da: zergatik bi pertsona librek, kasu honetan bi mutilek, ezin dute truke ekonomiko bat egin biek adostuta badago? Emakumeek jasotzen duten genero zapalkuntza ez da agertzen arlo honetan eta, jakina, estortsioa edo esklabutza jada debekatuta daude. Edonola ere hau bezalako lan intimoa egiteak bere arrisku fisikoak eta psikologikoak ditu – ez da edozein lan- eta denak ez daude prest, ez egiteko eta ez eskatzeko.

SEXUAGATIK DIRUA EMAN

Plazer sexuala lortzeko ordaintzen duten gizonak ez dira gutxi, ez. Zenbaki zehatzak lortzea ez da posible, baina gai honen jakitunek diotenez, gayen artean ehuneko handi batek halako zerbitzu bereziak inoiz erabili ditu, bereziki adina aurrera joan ahala. Azken finean, oraindik ere halakorik lau hazietara zabaldu ezin bada ere, mutilen artean lan sexuala desdramatizatuta dago eta ez du inongo traumarik sortzen.

Sexu zerbitzuen erabiltzaileen profila oso anitza da, armairuan eta emakumeekin ezkonduak daudenek gehiago erabiltzen duten arren. Mutil askok ez dute inoiz lan sexuala kontratatu baina etorkizunean hori egiteari ez diote ezetzik esaten, pornografia fisikoa besterik ez dela ulertzen baitute. Gaztea edo zaharra izanda ere, gizon gay askok ez du asetze sexualik gabeko bizitzaren aurrean etsi nahi eta, beharrezkoa bada, hori eskuratzeko ordaintzera prest daude.

Langile sexualak lortzeko hainbat leku aproposak dira, baina gaueko mundua, batzuetan kale jakin batzuk eta, azken aldiotan indar askokin, Interneta eta app-ak leku ohikoenak izaten dira. Kataluniako Ámbit Prevenció-k egindako txostenaren  arabera, gizonezkoen prostituzioaren eskariaren %98a osatzen dute gizon gayek.

SEXUAGATIK DIRUA JASO

Aurreko atalean ez bezala, lan sexuala egitera ausartzen direnak ez dira hainbeste. Hasteko profil zehatzak bilatzen dituztelako bezeroek, hau da: 35 urtetik beherakoak, gorputz atletikodunak eta askotariko jarduera sexualei baietz esateari prest daudenak.
Adituaren arabera, krisia eta lan merkatuaren prekarizazioa direla eta mutil gehiago sartu dira lan sexualaren arloan, eta kasu ugaritan modu esporadikoan edota informalean, bizitza “arrunt” batekin bateragarri eginez. Etorkinen presentzia ere nabaria da.

Langile horien arazoak sozioekonomikoak dira, eskubiderik ez dutelako jarduera alegala den neurrian, baita fisikoak -adibidez GIBaren tasa oso altua da- eta batzuetan psikologikoak ere. Haatik, baditu alde onak: diru asko irabazten da eta kasu gehienetan nork antolatzen du bere jarduera. Gehienek nahi dutelako egiten dutela diote.

Sexualitateari dagokionez, hona hemen datu adierazgarri bat Ámbit Prevenció-ren eskutik: langile gehienak bisexualak direla diote. Bigarren lekuan, heterosexualak, eta hirugarren eta azkenak, gayak direla.

ES HORA DE ABORDAR EL TRABAJO SEXIAL MASCULINO

Los datos son contundentes: cada vez más hombres solicitan servicios sexuales de otros hombres al mismo tiempo que cada vez son más los que están dispuestos a ofrecerlos. El aumento de la media de edad de la población junto con el hecho de encontrarnos ante la primera generación gay libre de serlo en la tercera edad no harán sino incrementar el fenómeno.

Todas las posturas en el debate deben ser escuchadas, especialmente la más autorizada de todas: la de los trabajadores del sexo. De esta conversación serena debe surgir un acuerdo que permita a esta actividad salir de la hipocresía social y del absurdo silencio en el que ese encuentra, máxime si tenemos en cuenta la cantidad personas y de dinero que mueve -y obligatoriamente defrauda-. Un silencio atronador que no debe esperar más.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.