Blog

Harrotasun Mundiala (eus / cast)

Urriaren 12tik 16ra, Montpellierren (Frantzia) Europako eta Munduko Pride LGBT konferentziak burutu ziren. Topaketa horietan kontinente guztietako ordezkariak bere egoera, erronkak eta etorkizunerako proposamenak azaldu zituzten, Pride mugimenduak oraindik ere behar-beharrezkoa dela argi erakutsiz.  Aurten, lehen aldiz, Bilboko ordezkaritza bat EuroPride eta InterPride kide bezala bertan azaldu zen.

harrotasun

1969an Pride eta LGBT mugimendua hasi zenetik egoera asko aldatu da, baina leku guztietan ez onerako. Aniztasun genero-sexuala bisibilisatzeko eta LGBT eskubideen alde egiteko sortu zen InterPride erakundea, urte batzuez behin WorldPride antolatzen duena. Azken edizioa 2014an izan zen, Toronton (Kanada). Zenztu berean EPOAk (European Pride Organisers Association) helburu berdina du, eta EuroPride praktikara eramaten du urtean behin, aurtengo abuztuan Amsterdamen, adibidez.

Bilbao Prideren presentzia, eskubide osozko kide gisa, lorpen historikoa da. Honi esker gure hiriak New York, Londres, Madril, Melbourne, Seul edota Montreal bezalako hirietako Prideen maila berdinean arituko da hemendik aurrera. Esate baterako aurten 200 ordezkari bildu dira Montpellierren. Elkarlanean egoteak eragin ona izango du gure lurraldean: laguntza, informazio eta LGBT bisitari gehiago izango ditugu aurrerantzean. Honekin batera laguntza eta babesa behar duten herriei eta Pridei ere emateko aukera izango dugu oraingoan Bilbotik, EPOA-EuroPride eta InterPrideren bitartez. Azkenik, euskal ordezkaritza bertan izateak berehalako efektuak izan du: euskara hizkuntza ofiziala bihurtu da erakunde bien leloetarako.

HARROTASUNAZ, ELKARTASUNA

Munduko eta Europako konferentzietan Prideen antolakuntzaz gain dozenaka gai jorratu dira. Astean zehar hainbat tailer egin dira giza eskubideetaz, emakume lesbianen egoeraz, transexualitateaz, komunikazioaz, segurtasunaz, taldeetarako praktika onetaz edota leku ezberdinetako mobilizazioetaz hitz egiteko. Besteak beste, Christiane Tubira, Frantziako berdintasun ministro ohia konferentzietan egon zen, herri honetan berdintasunezko ezkontzak ezartzeak ekarri zuen homofobia sozial eta politikoa azaltzeko.

Frantzian ez ezik, leku guztietan eremu publikoan egotea eta bisibleak izatea ezinbestekoa delako, konferentziekin bat egiteko LGBT martxa bat antolatu zen Fierté Montpellierren eskutik, “Solidarity Through Pride / Fiérement Solidaires” lelopean. Aurtengo udan Nizan izandako atentatu terroristak zirela eta Montpelliereko Pridea bere garaian bertan behera geratu zen, eta EPOA eta InterPrideren hitzorduak aprobetxatuz, urriak 15ean burutu zen, 15.000 pertsona elkartuz.

Europako eta Munduko Pride LGBTek oraindik ere zentzu eta lan asko dute aurrean. Alde batetik les, gay eta trans eskubideak oraindik ez dituzteneekiko elkartasuna erakustea eta laguntza ematea nahitaezkoa da. Esate baterako Balkanek, herri baltikoek, Errusiak, Asiako hainbat naziok, Afrikak edota Latinoamerikak denon babes osoa merezi dute. Bestetik, New Yorkeko Stonewall gertatu zenetik 50 urte beteko direnean, oraindik bizirauten duen homofobiari aurre egitea eta lortutakoa sendotzea dute helburu Mendebaldeko herrietako Harrotasunek: ez dugu atzerapausorik onartuko. Montpellierren erakutsitako batasunak eta elkartasunak indarra emango die aktibista guztiei lan honi ekiteko.

harrotasun

Un calendario con mucho Orgullo

Las conferencias mundiales y europeas LGBT organizadas por InterPride y EPOA-EuroPride son un espacio de intercambio de información, experiencias y solidaridad. Decenas de talleres, debates y actos reúnen a ponentes y cientos de delgados/as que acuden en representación de la comunidad LGBT de los cinco continentes.

En estos encuentros, además, se toman decisiones sobre la estructura y los objetivos de ambas organizaciones. Bilbao Pride ha acudido por primera vez en la convocatoria de este año en Montpellier, y lo ha hecho como miembro de pleno derecho, con voz y voto. Entre otras cuestiones, se ha aprobado que InterPride tenga tres co-presidencias, una ocupada por una persona autoidentificada como gay, otra como les y otra como trans. También se llevó a cabo la marcha por la diversidad LGBT que tuvo que ser suspendida en verano por los atentados de Niza.

Además, esta cita anual sirve de punto de partida para los Prides LGBT que en 2017 se celebrarán en ciudades de todo el mundo. Sin embargo solo un lugar por edición será el encargado de organizar los eventos internacional (WorldPride) y europeo (EuroPride). ¿Quiéres saber cuáles son las convocatorias que ya cuentan con fecha?

Aquí tienes el calendario:
2017
• Bilbao Pride
– 22 al 25 Junio
www.bilbaopride.com

• World Pride: Madrid
– 23 de junio al 2 julio
www.worldpridemadrid2017.com

2018
• Euro Pride:
Stockholm y Gothenburg
– Julio / Agosto
www.stockholmpride.org
www.westpride.se

2019
• World Pride: New York
(50 aniversario de Stonewall)
– Mayo / Junio
www.stonewall50.org

• Euro Pride: Viena
– Verano
www.hosiwien.at

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *