Blog

Badatorren Amerika (eus / cast / eng)

Donald J. Trumpek Estatu Batuetako hauteskundeak irabazi ditu, ia. Urtarrilean izendatuko duten presidente berriak 63 milloi boto inguru jaso ditu eta bere aurkariak, EEBBetan presidentegaia zen lehenengo emakumea, Hillary Clintonek, aldiz 65 millioi. Baina arauak arau, Trumpi dagokio orain munduko naziorik boteretsuena aurrera eramatea. Denoi bururatzen zaigun galdera zera da: bai, baina nora?

casa blanca

2016ko azaroaren 9an nola eta non esnatu ziren gogoratuko dute askok eta askok, Amerikan zein mundu osoan. “Donald Trump, irabazlea” hitzak entzuteak edo irakurtzeak ezinegona sortarazi zien pertsona ugariei. Estatu Batuetan lehenengo emakumea presidente gisa izatea baino etengabeko irainak botatzen dituen handiki bat hautatzea nahiago izan dutela asumitu eta gero – errealitatea onartu ostean, alegia – hemendik aurrera zer gertatuko ote den galdera nagusia bilakatu da.

Emaitzetatik haratago, Estatu Batuetako biztanlearen gehiengoak normaltasuna nahi omen du, baina hauteskunde ondoren hain polarizatua geraturiko gizarte batean sen ona zein den asmatzea ez da kontu makala izango. Aurreratu denez, protekzionismo aro berri batean sartuko dira amerikarrak, eta ildo hori jarraituz etorkinen egoera okertuko da, legaltasunetik kanpo daudenak kanporatuz. Halere indarrean dagoen sistema juridikoak ez du edozein politika onartuko, eta Kongresuan zein Senatuan dauden gehiengo aldakorrek (Alderdi Errepublikanoan denek ez dute Trumpekin bat egiten) egoera orekatu dezakete.

Amerikan gertatu dena, baina, ez da salbuespen bat izan; haatik, aurrera doan dinamika global baten testuinguruan kokatzen da. Erresuma Batuko Brexit-a eta 2017ko Frantziako hauteskundeetan gertatu daitekeena honen adibide argiak izango lirateke. Populismo atzerakoi horri Alt-right (eskuin alternatiboa) izena ipini izan zaio, eta soziologoen ustez iraganaren idealizazioaz, islamismoarekiko beldurraz eta egoera ekonomiko txarrez elikatu egiten da.

Joko-zelai nahasi horretan eskubide zibilak, LGBTrenak tartean, kaltetu litezke, eta horregatik EEBBetan etor daitekeenaren zain daude hiritarrak.

america

LGBT ESKUBIDEAK, ZIURGABETASUNEAN
Trumpen garaipena dela eta LGBT komunitateak lorturiko aurrerapenak, Barack Obamaren administraziopean erdietsitakoak, kolokan gera daitezke. Egia esan, presidente berria ez da les-gay-trans eskubideen aurka publikoki agertu, izan ere iraganean iritzi positiboa adierazi zuen. Baina azken aldiotan, Errepublikanoen ildo gogorrenekin bat egiteko nahian, “feminismoaren eta genero-ideologiaren” kontra ohartarazi du, LGBT gaiak agian multzo horretan sartuz.

Edonola ere, Mike Pence, hautatutako presidenteorde berriari hainbat aldiz jarrera homofoboak leporatu dizkiote. Adibidez, orain arte gobernatu duen Indiana estatuan kontzientzia-eragozpenaren izenean LGBT langileak kaleratzea posible izatea bultzatu zuen; eta homosexualitateren itzulgarritasuna defendatu egin du. Aurrekari horiekin, Estatu Batuetako LGBT sareak alarma guztiak piztu ditu eta gai honekiko ziurgabetasuna nagusituko den legealdi baterako prestatzen ari da.

Estatu Batuetako emaitzak mundu mailako joera oso baten erakusleak dira, non LGBT eskubideak bermaturik egotetik urrun dauden. Garai berri baten aurrean, eta berandu izan baino lehen, LGBTren aldeko estrategia politiko-sozial berriak beharrezkoak izango dira, etorkizunari begira orain arte emandako aurrerapauso ez daitezela atzera itzuli. Duda barik hurrengo lau urteotan begi guztiak Ipar Amerikan praktikan jarriko den Trump-esperimentuaren gainean ipiniko dira, bere benetako irismena eta nondik norakoak jakin-minez irrikan.

ENTREVISTA: RICHARD BRETHOUR-BELL
Para conocer de primera mano la situación en Estados Unidos, BLUE conversa con Richard Brethour-Bell, presidente de Santa Fe Pride (New Mexico, USA) y representante en la red internacional InterPride como director de la Región 3, que engloba entre otros a su estado de origen, Colorado y Texas.

Richard Brethour-Bell

BLUE.- Como sabes en Europa hemos seguido muy de cerca las elecciones en Estados Unidos. Como líder LGBT y como ciudadano estadounidense, ¿cómo te sentiste con respecto al resultado? ¿Lo esperabas?

Richard Brethour-Bell.- Como la mayoría de los americanos, me quedé en shock. No entendía cómo algo así podía estar pasando. Hemos avanzado tanto como nación en términos de derechos civiles, derechos LGBT, incluyendo el matrimonio igualitario, y derechos de la mujer. ¿Cómo hemos podido votar a un hombre que se opone a todo eso? Parece un gigantesco paso atrás sobre todo el progreso que se había conseguido. Como afroamericano, siendo descendiente de quiénes lucharon y murieron por la igualdad, me avergoncé de ser americano.

B.- Para tratar de entender lo que está ocurriendo en EE.UU… desde tu punto de vista ¿qué ha llevado socialmente a que sea el ya nuevo presidente electo quien haya ganado?

RBB.- Creo que la dirección en el que el país se estaba moviendo generó malestar en una parte concreta de la población. La decisión de la Corte Suprema en relación al matrimonio igualitario tuvo un efecto polarizador para muchos. Interpreto el slogan de Trump, “Make America Great Again”, con el significado de volver a hacer grande a América, pero para los blancos, conservadores y heterosexuales. No creo que todos los que votaron por Trump sean racistas, pero claramente hay quiénes no tienen ningún problema con su retórica racista, homófoba, misógina y anti-islámica. También veo en la apatía una clave de este resultado electoral. Muchos gays vieron en el matrimonio el fin de la lucha por los derechos LGBT. ¡Error!

B.- ¿Qué podemos esperar de ahora en adelante? ¿Crees que esta administración tendrá algún efecto en la comunidad LGBT y sus derechos?

RBB.- El vicepresidente electo, Mike Pence, ha propuesto una legislación que permitiría discriminar legalmente a las personas LGBT aduciendo motivos religiosos. Le considero un enemigo del colectivo LGBT. Él y los que votaron por Trump van a venir por nosotros. En los últimos tres años he subido al escenario del Pride en Santa Fe, New Mexico, y le he dicho a la gente que así como hemos tenido que luchar por la igualdad de derechos, tenemos que seguir luchando para mantenerlos. Nunca esas palabras han sido más ciertas que ahora.

B.- ¿Cómo va a afrontar la comunidad LGBT los próximos 4 años? ¿Habéis comenzado a planificar algo?

RBB.- La comunidad LGBT primero tendría que darse cuenta del peligro de la apatía. Siempre debimos estar preparados frente aquellos que amenazan nuestra libertad. No lo hemos estado esta vez y eso tiene que cambiar. Nuestro objetivo para los próximos 4 años debería ser asegurarse de conseguir que alguien cualificado y apto sea quien vaya a ejercer como Presidente de los Estados Unidos de América. Para poder avanzar necesitamos unidad, no más odio. Este es el mensaje principal que tenemos que difundir entre nuestro colectivo, así como por todo el país.

INTERVIEW: RICHARD BRETHOUR-BELL
President of Santa Fe Pride, NM (USA) and director for Region 3 of InterPride

Richard Brethour-Bell

BLUE: As you know, in Europe we’ve been following the US election very closely. As an LGBT leader and an american citizen, how do you feel about the outcome of the November election? Were you expecting it?

Richard Brethour-Bell: Like most Americans, I was shocked.  I didn’t understand how this could happen.  We’ve come so far as a nation in terms of civil rights, gay rights, including marriage equality, and women’s rights.  How did we elect a man who opposed those things?  It feels like a giant step backwards from so much progress that was made.  As an African American, someone who is a descendant of those who fought and died for equality, I was embarrassed to be an American

B:  In order to understand what’s going on in the States… from your point of view, how has it happened, what has socially lead to the new President-elect to win?

RBB: I think that the direction the country was moving in really bothered a certain section of the population.  The Supreme Court’s decision on marriage equality, had a polarizing effect on many.  I interpreted Trump’s slogan, “Make America Great Again”, to mean make it great for white, conservative, heterosexuals again. I don’t think that all who voted for Trump are racists, but there are clearly those who don’t have a problem with his racist, homophobic, misogynistic, anti-Islamic rhetoric.  Apathy is another reason for this election result.  Many gays saw marriage equality as an end to the fight for gay rights. Wrong!

B: What can we expect from now on? Do you think this administration will have any effect towards the LGBT+ community and the LGBT+ rights?

RBB: The Vice President elect, Mike Pence has proposed legislation that would give people the right to legally discriminate against gays on the grounds of their religious beliefs.  I consider him an enemy to the LGBT+ community.  He and those who voted for Trump will come after us.  For the last three years, I have stood on the pride stage in Santa Fe, New Mexico and told people that just like we had to fight to attain equal rights, we have to fight to retain those same rights.  Never have those words been truer than now.

B: How is the LGBT community going to face the next 4 years? Are you already planning on anything?

RBB: The LGBT community would first have to realize the danger of apathy.  We have always have had to be prepared for those who threaten our liberty.  We weren’t this time, and that has to change.  Our goal for the next 4 years should be to make sure that we get someone who is qualified, and fit to do the job of President of the United States of America.  We need unity, not hate, to move forward.  That is the most important message that we need to get across to our community, as well as the nation.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *