Blog

Ane Ortiz Ballesteros (Txupinera 2017 Askapeña konpartsa) [eusk – cast]

Mezua argia da: «Indarkeriarik gabeko festak nahi ditugu». Bilboko Konpartsek berdintasunean eta bakean bizi nahi dute Bilboko Aste Nagusia eta, horregatik, protokolo berezi bat prestatu dute indarkeria matxistaren aurrean jokatzeko. Horrez gainera, zezenketen kontra daudela adierazi digu Ane Ortizek; konpartsa gehienek torturarik gabeko Aste Nagusi baten hautua egin dutela. Ilusio handiz jaso dute txupineraren izendapena Askapeña konpartsa internazionalistan, eta prest dute guztia Bilboko kaleei dar-dar eragiteko.

BLUE.- Zer esanahi dauka zuretzat txupinera izateak?

Ane.- Urte askoren ondoren, berriro sartzen gara konpartsa guztiak txupinera izateko bonboan. Ez genuen espero eta, atera ginenean, ilusio handiarekin hartu genuen. Niretzat, ohore bat da Bilboko konpartsak ordezkatzea eta atzean dagoen lan guztia aldarrikatzea. Jaia eta borroka internazionalista uztartzen ditugu gure taldean, eta hori ere Aste Nagusiko protagonista bihurtzea nahiko nuke.

B.- Txupinera izateaz gainera, sexologoa eta berdintasun teknikaria zara, Zer gertatzen ari da gure herrian, XXI. mendean, eraso sexistekin?

A.- Uda sasoian, jai pila bat egoten dira, eta jai-lekuetan behin eta berriro errepikatzen dira erasoak. Hau arazo estruktural bat da, oinarritik datorrena, eta berari aurre egiteko, nire ustez, hezkuntza ezinbestekoa da. Gure gizartean, mezu asko daude jarrera sexistak bultzatzen dituztenak, eta horien aurrean hezkuntzaren bidez egin behar dugu lan, txiki-txikitatik.

B.- Zer egin da gaizki?

A.- Egia esan, hau ez da berria, aspaldiko kontu bat da. Pixkanaka, gauzak aldatzen ari dira. Ez da erraza, baina gu horretan gabiltza. Zoritxarrez, aldaketak ez dira egun batetik bestera etorriko. Salaketak egin behar ditugu, era orokorrean. Kalera irten behar dugu, eta gauzak azkarrago joango dira.

B.- Aste Nagusian halakoak ekiditeko planik ba al duzue?

A.- Konpartsa-gunearen barruan, barne protokolo bat daukagu. Gomendatzen duguna da eraso bat gertatzen denean hurbileneko txosnako barran abisua ematea lehenbailehen, eta erasoa jasan duen pertsona txosnan hartzea, babestea. Gero, txosnetan, hainbat telefono ditugu salaketa egiteko eta hartu behar diren neurriak hartzeko. Gomendagarriena da egoera aztertzea eta gelditzea.

B.- Aburtok esan du ez dagoela zezenketei buruzko debaterik kalean. Hala ikusten duzue? Festaren ardatz izaten jarraitzen dute zezenek?

A.- Badago debatea, noski, ez Bilbon bakarrik, baita estatu mailan ere. Gu, argi eta garbi, zezenketen kontra gaude. Mina eta heriotza eragiten dituzten gauza guztien aurka gaude. Konpartsa gisa, ez dugu halakoetan parte hartzen. Uste dut hori dela Bilboko Konpartsetan jarrera orokorra, nahiz eta baten batek oraindik defendatzen dituen zezenketak.


El mensaje es claro: «Queremos unas fiestas sin violencia». Las konparsas de Bilbao desean una Aste Nagusia para vivir en igualdad y en paz, por eso, han preparado un protocolo especial para luchar contra la violencia machista. Además, Ane Ortiz ha añadido que están en contra de las corridas de toros; la mayoría de las konparsas eligen unas fiestas libres de torturas. Desde la konparsa internacionalista “Askapeña” han cpgido con gran ilusión el reto de ser txupineros y lo tienen todo preparado para hacer temblar las calles de Bilbao.

Blue.- ¿Qué significa para ti ser txupinera?

Ane.- Después de muchos años, todas las konparsas vuelven a entrar en el bombo para ser txupinera. No lo esperábamos y cuando salimos elegidos lo cogimos con gran ilusión. Para mí es un honor representar a las konparsas de Bilbao y hacer ver todo el trabajo que hay detrás. Fusionamos la fiesta y la lucha internacionalista en nuestra konparsa y nos gustaría que eso también fuera protagonista de la Aste Nagusia.

B.- Además de txupinera eres sexóloga y técnica de igualdad, ¿qué está sucediendo en el el S.XXI, en nuestra sociedad, con las agresiones sexistas?

A.- En la época de verano hay un montón de fiestas y en esos espacios festivos se repiten una y otra vez esas agresiones. Esto es un problema estructural, que viene de los cimientos, y en mi opinión, para hacerle frente, la educación es fundamental. En nuestra sociedad hay muchos mensajes que fomentan las actitudes sexitas, y tenemos que trabajar contra eso desde la educación desde la infancia.

B.- ¿Qué se ha hecho mal?

A.- A decir verdad esto no es algo nuevo, es algo que viene de hace mucho tiempo atrás. Poco a poco las cosas están cambiando. Nosotros estamos trabajando en ello, pero no es fácil. Por desgracia los cambios no suceden de un día para otro. En general, tenemos que denunciar, salir a las calles para que las cosas vayan más rápido.

B.- ¿Tenéis planes para evitar esto en la Aste Nagusia?

A.- Dentro de la zona de las konparsas tenemos un protocolo de actuación. Recomendamos que cuando suceda una agresión se acerquen a la barra de una txosna para dar aviso lo antes posible. Después, en las txosnas tenemos varios teléfonos para hacer la denuncia pertinente y tomar las medidas necesarias. Lo más recomendable es examinar la situación y detenerla.

B.- Aburto ha declarado que no existe un debate sobre las corridas de toros en la calle, ¿lo véis así? ¿Los toros siguen siendo un pilar de las fiestas?

A.- Claro que hay debate, no solo en Bilbao, sino a nivel estatal también. Nosotros claramente estamos en contra de las corridas de toros. Estamos en contra de todo lo que produce dolor y muerte. Como konparsa no tomamos parte en esos actos. Creo que esta es la actitud general de todas las konparsas, aunque alguno que otro todavía defienda las corridas de toros.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *